ELAk Joxean Artzeren euskal langileekiko konpromisoa azpimarratzen eta eskertzen du

2018/01/12
Joxean Artze artistaren heriotza jakin dugu, eta gure dolumina bere senideei bidaltzen dizkiegu. Bide batez, gogoratu behar da Joxean Artzek bere bizitza osoan zehar euskal langileekin izan zuen egiazko konpromisoa; ELAk hori azpimarratu eta eskertu nahi du gaur bezalako egun tristean.

Joxean Artzek urte luzez ELArekin kolaboratu egin zuen, hain zuzen ere 70. hamarkadan, eta besteak beste, sindikatuaren hirugarren kongresuaren irudia landu zuen, Eibarko Astelena frontoian ospatu zuena (1976). Dena den, Joxean Artzeren heriotzak euskal kulturaren zutabe nagusietariko baten galera ekarri digu (berea baita "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienak ikasten ez duelako, dakienak hitzegiten ez duelako baizik" esaldia), baina ELAkideon gogoan egoten jarraituko du, ezinbestean.