Martxoak 3, Gasteiz
ELAk justizia eta erreparazioa eskatzen du

47 urte dira jada, justizia eta erreparazioa eskatzen, eta urtero langile klaseak erasoak jasaten ditu:
Lan-baldintzak okertzea, bizitza garestitzea, pobrezia areagotzea (baita enplegua duten pertsonen artean ere), ugazaben xantaiak...
Administrazioek, aberastasuna bidezkoago banatzen lagundu beharrean, guztiz kontrakoa egiten dute. Murrizketak hezkuntzan, osasunean eta pentsioetan. Etxebizitzarekin eta energiarekin espekulatzen laguntzen dute. Gizarte-zerbitzuak behar dituzten pertsonak kriminalizatzen dituzte, baita beren egoera aldatzeko antolatzea erabakitzen duten langileak ere.
Ezin dua ahaztu 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoa, eta ezin da kale horiek okupatzeari utzi erasotzen diguten bakoitzean. Horregatik, ELAk bat egiten du Gasteizko gaurko manifestazioaren deialdiarekin (18tan, Zaramagan).