HAUTESKUNDE SINDIKALAK

ELAk Justiziako hauteskundeak irabazi ditu

2023/06/06
Hiru ordezkari gehiago lortuta, 19 ordezkari izango ditu guztira.

EAEko Justizia Administrazioan gaur egin diren hauteskundeak irabazi ditu ELAk, orain dela lau urteko garaipena berretsiz. Justiziako 2500 langileak hurrengo lau urteetarako bere ordezkariak aukeratu dituzte, eta ELA izan da bozkatuena langileen artean.ELAk aukeratzen ziren 57 ordezkarietatik 19 lortu ditu. 2019an, ELAk lehen aldiz irabazi zituen justiziako hauteskundeak eta azken lau urteetan egindako lana berretsi egin dute langileek, duela lau urte lortutako garaipena indartuz eta ordezkaritza handituz.

Aurreko hauteskundeetako emaitzak alderaturik, ELAk 11 ordezkari lortu ditu Gipuzkoan (2 gehiago), 3 Araban eta 5 Bizkaian (ordezkari bat gehiago). Honetaz gain, ELA da bozka kopuruan gehien duen sindikatua, 554 langilek ELAren aldeko bozka eman dute, orain dela lau urte baino 49 gehiagok.

ELAren garaipen hau azken lau urteetan sindikatuak egindako lan sindikalari eta, bereziki, azken hilabeteetan sindikatuak bultzatu eta sektoreko langileak aurrera eraman duten borroka- eta greba-dinamikaren ondorio dira. Kolektiboak sindikatuak sinatutako parekatze-akordioari emandako bultzada ere bada.

ELAk Justizia Administrazioko langileengandik jasotako babesa eskertzen du, eta erakutsitako konfiantza horri erantzunez, enplegua sortu eta kotsolidatzearen aldeko borrokarekin jarraituko du, baita kolektiboaren lan-baldintzak hobetzearen alde.