ELAk Knorr Bremsen (lehen Icer Rail) enpresako hauteskundeak irabazi ditu, orain arteko UGTren gehiengoarekin amaituz

2023/01/13
Hauteskunde sindikalen emaitza 5 ELA eta 4 UGT izan da (aurreko batzordean UGTk 6 ordezkari eta ELAk 3 zituzten). ELAk eskerrak eman dizkie langileei ELAren atal sindikalak enpresan egindako lanarekiko konfiantza eta babesagatik.

Aste honetan hauteskunde sindikalak egin dira Knorr Bremse enpresan (lehengo Icer Rail). Emaitzak 5 ELA eta 4 UGT izan da. Horrela, UGTren gehiengoari amaiera eman zaio lehen 6 UGTk eta 3 ELAk osatutako batzorde honetan.

Emaitza horrek babesa ematen dio ELAko atal sindikalak azken lau urte hauetan egindako lanari. Aldi horretan, ELAk lan baldintzak salatzeko deitutako greba ugari egin dira, UGTk boikota egin diena. Ildo horretan, gogoratu behar da askatasun sindikala urratzeagatik kondenatu zutela enpresa, eta 2021. urtean zehar ELAko ordezkari sindikal bat kaleratu zuela.

Azkenik, ELAko atal sindikalak enpresako zuzendaritzari erakutsi nahi dio prest dagoela harreman normalizatuak izateko, plantillaren lan-baldintzak hobetzeko.