ELAk kontrabotereko sindikatuen zabalkundea azpimarratu du Galizako CIG sindikatuaren kongresuan

2017/05/29
Asteburuan Galizan egon da ELA, CIG sindikatuaren 7. kongresuan. ELAko Idazkari Nagusi Adoldo “Txiki” Muñozek kongresuan %95eko babesarekin Idazkari Nagusi berria bilakatu zen Paulo Carrilen izendatzea txalotu zuen, sindikatu bien arteko harremana aspalditik datorrela gogora ekarriz.

Asteburuan Galizan egon da ELA, CIG sindikatuaren 7. kongresuan. “Coa CIG somos máis fortes” lemapean egindako kongresuan, Txiki Muñozek baieztatu zuen sindikatu autonomoen zabalkundea gero eta handiagoa dela. Bere hitzetan, “kontrabotereko sindikatuak indartzen doaz Euskal Herrian eta Galizian”. Bat etorri zen Paulo Carril Idazkari Nagusiarekin hitzekin: “indibidualismoa eta frustrazioa afiliazio eta antolakuntza bihurtu nahi ditugu”. Horrekin batera, sindikatuen autonomiaren idea ere nabarmendu zen kongresuan. Suso Seixoren hitzetan, “klase eta nazio kontzientzia mantendu behar dugu, sistemaren parte ez bilakatzeko, beste sindikatu batzuek egin dutena ez errepikatzeko”. Ideia horrekin bat eginez,  Muñozek CIG sindikatua zoriondu zuen, ELA beti bidelagun izango dutela azpimarratuz: “jarraituko dugu elkarrekin borrokan”, adierazi zuen.