ELAK KONTSEILUAK DEITUTAKO MANIFESTAZIOAN PARTE HARTZERA DEITZEN DU

2003/10/16

Jose Elorrieta ELAren idazkari nagusiak Kontseilua larunbat arratsalderako deitutako manifestaziora bil daitezen deitu ditu sindikatuko afiliatu eta, orohar, langile guztiak:

Nik jendea Donostiako manifestazioan parte hartzera animatzen dut. Estaduak kolpe berri honekin euskaldunon etsipena eragin nahi du. Hori lortzen badu, hau da, euskaldunok desanimatzen bagara, heurek irabazi dute; berriz, etsipenean erori gabe erantzuteko eta eraikitzen segitzeko gauza bagara, guk irabaziko dugu. Horregatik jendeari esfortzu txiki bat egin eta bihar Donostian izan dadila eskatzen diot, horrela ez gaituztela garaitu eta geuk irabaziko dugula erakusteko.