ELAk KPIa baino soldata igoera altuagoak exijitzen ditu

2011/04/12
Prezioak %3,6 igo dira martxoan aurreko urtearekin alderatuz, eta %0,7 aurreko hilabetearekin. ELArentzat inoiz baino beharrezkoa da gure aldarrikapenak mantentzea eta soldaten igoera KPIren gainetik izatea.

Kontsumorako Prezioen Indizearen igoera honek ez du zerikusirik soldaten bilakaerarekin. ELArentzat ezinbestekoa da langileok ez ordaintzea krisiaren ondorioak erosketa ahalmena galduz. Era honetan, inoiz baino beharrezkoa da gure aldarrikapenak mantentzea eta soldaten igoera KPIren gainetik izatea.

KPIaren igoera hau ez dator bat soldaten bilakaerarekin, eta bereziki kaltegarria suertatzen da egungo testuinguruan. Prezioen igoerari, langabezia altua, zerbitzu eta prestazio publikoak murrizten dituen gastu publiko baxua, eta langileria kaltetzen duten erreformak gehitu behar baitzaizkio.

ELAk erakundeak bultzatzen ari diren murrizketa politikekin behin-behingoz amaitzea eskatzen du langileon eskubideak eta beharrak nagusitu daitezen murrizketen gainetik.