GIPUZKOAKO ELIKAGAIEN INDUSTRIA ETA MERKATARITZA
ELAk KPIaren igoerak eta lanaldi-murrizketa lortu ditu sektoreko 6.000 langileentzat

ELAk aurreakordio bat lortu du Gipuzkoako elikagaien industriako eta merkataritzako 6.000 langileentzat. Honen bidez, lau urterako (2022-2025) KPIaren adinako soldata-igoera eta beste hobekuntzak bermatuko dira: urteko lanaldiaren 4 orduko murrizketa (hemendik aurrera 1.727 ordukoa izango da), bi larunbat hilean libratzeko eskubidea, sektorearen partzialtasuna eteteko formula bat (adibidez, ordu osagarrien % 40ko finkapena), gau-plusa eta beste gizarte-hobekuntza batzuk (jazarpen-protokoloa, haurdunaldiko eta edoskitzaroko babesa...).
Beraz, ELAk bertan behera utzi du apirilaren 29an eta maiatzaren 2an egitekoa zen grebarako deia. ELAk nabarmendu du sektorearen batasunak eta asteburu honetarako aurreikusitako mobilizazioen deiak patronala mugitzea eragin dutela, feminizatutako eta historikoki prekarioa den sektore baten lan-baldintzak duintzen dituen akordio bat lortzeko.