Nafarroako zurgintzaren sektorea

ELAk KPIren igoera lortu du eta lan istripuagatiko bajaren osagarria hobetzen dituen hitzarmena lortu du

2024/06/24
ELAk, % 40eko ordezkaritzarekin, ultraaktibitate mugagabea, hemengo hitzarmenaren lehentasuna estatukoren gainetik eta beste hainbat hobekuntza sozial jasotzen dituen hiru urterako hitzaremena sinatu du.

ELAk 3 urterako (2023-2025) berritu du Nafarroako zurgintzaren sektoreko hitzarmena. Soldataren igoera Nafarroako 2023, 2024 eta 2025erako KPIaren araberakoa izango da, zehazki, soldata igoera %6,4koa izango da 2023rako eta %2,9koa 2024rako, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapenen ordainketa barne, eta 2024ko Nafarroako KPIa 2025erako.

Era berean, hitzarmenak aplikazio lehentasuna ematen dio Estatuko hitzarmenaren gainetik, ultraaktibitate mugagabea ezartzen du, eta hobekuntza sozial garrantzitsuak lortzen ditu. Hobekuntza horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: lan kontingentzien ondoriozko bajetan soldata hobetzea (soldataren % 100 izateaz gain, nominako gainerako kontzeptu arrunten % 50 ere igo da), izatezko bikotearen erregistroa 20 egun naturalera handitzea ezkontzarekin parekatuz, lehen mailako senideei tratamendu onkologikoetara laguntzeko lizentzia handitzea, eta aseguru poliza 60.000 arte handitzea.

ELAk, sektoreko lehen sindikatuak (% 40ko ordezkaritza dauka), positiboki baloratzen du hitzarmen honen edukia. Era berean, sindikatuak ezinbestekotzat jotzen du langileak antolatzea, eta hori da euren lan baldintzak hobetzen jarraitzeko bermerik onena. Sinadura honekin, ELAk berriro erakutsi du negoziazio sektorialarekin duen konpromisoa, eduki onak daudenean.