METALA

ELAk KSB Itur enpresan (Zarautz) adostu du 2024rako soldatak KPItik gora igotzea

2023/11/17
Hitzarmenak (gutxi gora behera 200 langileri eragiten dienak) erreformaren aurkako klausula guztiak jasotzen ditu

ELAk (9tik 7 ordezkari) KSB Itur (Zarautz) enpresaren hitzarmen berria sinatu du, bi urteko indarraldia izango duena (2023 eta 2024) eta KPIaren erreferentzia bermatzen duena; izan ere, 2024rako langileek KPI + % 1,45eko soldata-igoerak izango dituzte. Azpimarratzekoa da, halaber, ultraktibitate mugagabea, inaplikazio klausularekin batera. Horrela, enpresak ezin du igoerak aplikatu gabe utzi, baldin eta langileen ordezkariekin adosten ez bada. Funtsezko bi klausula horien alde borrokatu du ELAk enpresa guztietan, baldintza guztiak betetzen direla bermatzeko.

Era berean, ELAk jakinarazi du hitzarmenean % 100eko baja-osagarriak eta aldi baterako kontratuen mugak jasotzen direla. ELAk positibotzat jo du akordioa, eta gogorarazi du Gipuzkoako Metalaren Sektoreko Hitzarmenak eragin nabarmena izan duela, enpresako hitzarmenak negoziatzeko gutxieneko eduki gisa jarduten baitu.