ELAk Lan Ikuskaritzan salatu du Dai 96 garbiketa-enpresako plantillak prebentzio-materiala falta duelako

2020/04/16
ELAk Dai 96 garbiketa enpresako langileek pairatzen duten egoera salatu du Lan Ikuskaritzaren aurrean; izan ere, egunero joaten dira euren lanpostuetara, birusaren aurkako inolako segurtasun neurririk hartu gabe. Ez dute norbera babesteko ekipamendurik, eta enpresak desinfekzio-produktuak langileei beraiei fabrikatzeko eskatzen die.

ELAk berretsi du azken asteotan bizitzen ari garen alarma egoeran, garrantzitsuena langileen osasuna bermatzea dela, bizitza bera bermatzea. Garbiketa, alarma egoera hasi zenetik, funtsezko zerbitzu gisa ezarri zen, eta hala da oraindik ere. Garbitu eta desinfektatu gabe birusaren hedapena askoz handiagoa izango litzateke. Horregatik, oinarrizko baldintza da enpresek bere langileen segurtasuna eta osasuna bermatzea.

Dai 96ko langileek supermerkatuak garbitzen dituzte, hala nola BM eta Super Amara.