Laneko heriotza

ELAk lan istripuz garraiolari bat hil dela salatzen du

2023/07/19
Beharrezkoa da gehiegizko lanaldia, ordutegi onartezinak, presak eta gehiegizko pisuak ezaugarri dituen sektoreko lan baldintzak hobetzea, elementu horiek ezbeharrekin zuzenean baitaude lotuta.

Atzo, uztailak 18, garraiolari bat hil zen N-121 errepidean, Murillo el Cuenden. Ibilgailua irauli egin zen errepidetik irten ondoren, pentsua garraiatzen ari zela. Hildakoa Faltzesko 56 urteko langile bat da. ELAk elkartasuna adierazten die hildakoaren senide eta lagunei, eta ezbeharra lan istriputzat hartzeko eskatzen du, garraiolarien istripuak sarritan trafiko istripuen erregistroetan edo heriotza natural gisa zenbatzen baitira.

Sektoreko langileek pairatzen dituzten desregulazioak eta eskubide ezak lotura zuzena dute ezbehar tasaren igoerarekin, eta lana galtzeko beldurrez jasan behar izaten dituzten gehiegizko jardunaldi, ordutegi, presa eta pisuek gidarien osasuna eta bizitza arriskuan jartzen dute etengabean.

Egoeraren larrituasunaren aurrean, enpresaburuen eta Nafarroako Gobernuaren inpunitatea eta konplizitatea onartezinak dira ELArentzat. Haien helburua garraio zerbitzu ahalik eta merkeena lortzea da, edozein preziotan. Lan-osasunean ere, oro har, patronala eta Gobernua eskutik doaz.

Beharrezkoa da garraio sektoreko lan baldintzak hobetzea eta, Nafarroako Parlamentuak 2018an onartu zuen bezala, lan ikuskaritzaren eskumena berreskuratzea eta plantilla hirukoiztea, Europako batez bestekoarekin parekatzeko.