ELAk Lan Kontseilariarekin bilkura urgentea eskatu du Basauriko zerbitzu minimoen arazoa konpontzeko

2004/02/05

ELAko Zerbitzuak federazioak, Lan Kontseilariari bilkura urgentea eskatu dio, Departamenduko arduradunak Agindu bidez ezarri dituen zerbitzu minimoen arazoa konpontzeko, bilkura honetan enpresak ere egon beharko luke.

FCCk bere jarrerarekin grebarako eskubidea zapaltzeaz gain, Lan Kontseilariaren aginduan finkatutakoa nahi bezala interpretatu du, hori dela eta ELA Zerbitzuak-ek eskaera hau egin du.

Bilkura honekin enpresak zerbitzu minimoak nahi bezala ezartzea ekidin nahi du ELAk.

ELAk bi salaketa jarri ditu, bata kontseilariaren aurrean eta bestea laneko inspekzioaren aurrean. Enpresak egiten duen zerbitzu minimoen interpretazioaren arabera, kasu gehienetan grebarik gabeko egun arrunt batetan baino gehiago lan egin beharko da, eta zenbait lantokietan lanaldia %233 luzeagoa izango zen.