ELAk lan merkatuan dagoen prekarietate handia salatu du

2005/01/21

2004ko laugarren hiruhilekoan publikatu den Aktibitatea kontutan hartuta Biztanlegoaren inkestak (PRA), EAEn enpleguaren inguruan gertatu denaren analisia egiten laguntzen digu.

Biztanleri okupatua 912.500ekoa izan da laugarren hiruhilekoan, beraz 15.200 lanpostu sortu direla esan dezakegu. Biztanleri okupatua %1,7an igo egin da, ekonomiaren igoerarekin alderatuz puntu bat gutxiago (%2,7). Lanpostu berriak emakumeentzako izan dira batez ere; gizonezkoen biztanleri okupatua 7.400ean jaitsi baita 2004an. Sektoreka begiratzen badugu, nekazaritzak 5.800 lanpostu galdu ditu eta industriak 1.500.

Behin-behinekotasun tasa %30,8koa izan da, soldatapeko 10 pertsonatik 3k daukate behin-behineko kontratua edo ez daukate kontraturik. Konkretuki, antza denez kontraturik gabeko pertsonen kopurua ia puntu batean igo da azken ekitaldian (%4,7). Emakumeek euren egoera hobetu dute enpleguaren kantitateari dagokionez, baina ez da hala gertatu kalitatearekin, behin-behinekotasun tasa puntu erdia baino gehiago igo baita (%38,4).

Langabezian dauden pertsonak 68.600 izan dira, 2003ko laugarren hiruhilekoan baino 18.200 gutxiago. Honela langabezi tasa %7koa izan da. Aldeak hurbiltzen badira ere, emakumezkoen langabezi tasa oraindik gizonezkoenaren gainetik dago (%7,8), gizonezkoena 6,4% delarik.

ELAren iritziz gaur PRAk emandako datuek lan merkatuan dagoen prekarietate tasa handia agertu du, era berean argi utzi du prekarietate hau lehenbailehen gelditzearen beharra. Zentzu honetan gogorarazi nahi du, sindikatu honentzat prekarietatea dela Negoziazio Kolektiboaren helburu negusienetakoa.