ELAk lanaldiaren barruan garbiketa-denbora aitortzea lortu du Arabako premiazko osasun-garraioan

2021/05/21
ELAk judizialki lortu du Arabako larrialdiko osasun-garraioan lanaldiaren barruan garbiketa-denbora aitortzea. Gasteizko Lan Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, halaber, enpresa esleipendunak kondenatu ditu 2019ko ekainetik eman ez den garbiketa-denbora aparteko ordu gisa ordaintzera. 664/1997 Dekretua ezartzen du garraio sanitarioko langileek, lanaldiaren barruan 20 minutu izango dituztela bazkaldu baino lehen garbitzeko, eta beste 10 lana utzi baino lehen; enpresa esleipendunek defendatzen zuten garbiketa hori zerbitzuen artean egin behar zela. Epaiak ez du argudio hori onartzen, eta berretsi egiten du enpresaren nahitaezko beharra agente biologikoa lantokitik kanpo ez sakabanatzeko.

Garrantzitsua da denbora hori aparteko ordu gisa konpentsatu behar izatea, bai eta enpresa esleipendun guztiak: Larrialdiak Anbulantziak, Ambulancias Maiz, La Pau y Ambulancias Gipuzkoa, hain zuzen, kondenatu izana ere. Kontuan izan behar lukete ere Eusko Jaurlaritzak eta esleipendunek, etorkizunean 24 orduko txandak murriztea planteatuko balute, garbiketa-denbora horren kostua gutxienez bikoiztuko zen eta.
Eskatzaileek kontzeptu horrengatik jaso beharko dituzten kopuru garrantzitsuez gain, irabazitako epaiek eragin globala dute, eta horrek sektore osoari eragingo dio hiru lurraldeetan, bai eta, ziurrenik, Hitzarmen Autonomikoaren hurrengo negoziazioari ere.

ELAren zerbitzu juridikoek gatazka kolektiboa baztertu ostean, Errege Dekretuan jada jasotako eskubidea zelako, orain sententziekin baieztatuta, prozesu juridiko berri bat hasiko da orain hiru lurraldeetan, azken urtean kontzeptu horrengatik ordaindu ez diren zenbatekoak nahi duenak eskatzeko.