ELAk langile gazteen topaketa batean hartu du parte Hondurasen
Batzarraren helburua elkarri nazio eta nazioarteko mailan arrakasta izan duten antolakuntzaren inguruko esperientzien berri ematea zen, tokian tokiko arazoak kudeatzen laguntzea eta gizartearen garapena sustatuko dute politika nazionalak sorraraztea. Topaketan Honduras guztitik etorritako XX lagun bildu dira.
ELAk parte hartu du “Gazte sindikalisten perspektibak eragin organizatiboan eta gizarteko kokapen politikoan” izeneko panelean. Bere hitzaldian Jone Bengoetxeak nabarmendu du azken urteetan Euskal Herrian egoera ekonomikoak igaro duen beheraldia eta langabeziaren hazkundea, batik bat gazteena; honek behargin asko atzerrira joatera eraman du, lan bila.
Aldi berean, azken urteetan egin den moduan, aipatutako proiektuaren jarraipena eta monitoretza bilera egin da. Proiektua 2010ean abiarazi zen, eta Honduras eta Nikaraguako mugimendu sindikalaren garapena eta indartzea ditu helburu, batez ere prestakuntzaren bitartez; emakume eta gazteen kolektiboetan jartzen du arreta gehien.