Sidenor

ELAk langileen prekarietatea salatu du zuzendariak saria jasotzen zuen bitartean

2025/07/11
ELAk elkarretaratzea egin du gaur Donostian, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak Joxe Mari Korta saria jaso duen ekitaldia dela eta.

ELAk Sidenorreko lantegietan langileek pairatzen duten prekarietatea salatu du, eta enpresarentzat sariak dauden bitartean, langileentzat miseria baino ez dagoela adierazi du. Sindikatuak salatu du, beste behin ere, Sidenorreko zuzendaritzak urtero dibidenduak banatzen dituela, eta plantillaren baldintzek okerrera egiten dutela egunero.

Izan ere, Sidenorreko langileek duela hamarkada bat baino ordu askoz gehiago lan egiten dute, mugarik gabeko malgutasunaren mende daude eta, aldi baterako enplegu erregulazioko espediente baten (ERTE) pean daudenen kasuan, miseriazko soldatak jasotzen dituzte.

Horregatik guztiagatik, ELAk Sidenorreko zuzendaritzari eskatu dio zurikeria alde batera utzi, eta berehala jardun dezala bere plantillak pairatzen duen prekarietateari amaiera emateko.