ENERGIA EOLIKOA
ELAk langileen proposamenak helaraziko dizkio Siemens Gamesari enpresaren egoerari aurre egiteko

Ekarpen horiekin guztiekin, konpainiaren arlo guztietan lan egiten duten pertsonen lehen eskuko informazioarekin, txosten zabala egin da, eta konpainiako arduradun nagusiari, Jochen Eickholti, helarazi zaio. Komunikazio horren ondoren, Jochenek bilera bat eskatu du sindikatuko ordezkariekin, txostena aztertzeko eta proposamen horietan sakontzeko.
ELAk agerian utzi nahi du turbina fabrikatzaile eta hornidura-kate guztiek sektore eolikoan bizi duten egoera lazgarria: produktu errentagarria, beharrezkoa eta, aldi berean, estrategikoa izanik, arriskuan dago aerosorgailuen fabrikatzaile europarrak desagertzea, tokiko hornidura-kate osoa eraginez, eta, ondorioz, milaka lanpostu suntsituz. Enplegua galtzeari dagokionez hondamendia izateaz gain, ateak irekiko litzaizkio energia eolikoa Asiako erraldoiaren mende eta kontrolpean egoteari.