ELAk larunbaterako Kontseiluak deitutako manifestazioarekin bat egiten du

2004/06/03

ELAko Nazio Batzordeko ordezkaritza batek Kontseiluak datorren larunbaterako Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartuko du; deialdiaren asmoa hizkuntz-eskubideekiko errespetua eta gizartearen aldetik euskararen aldeko konpromiso handiagoa eskatzea izango da. ELAren irudiko, "manifestazioak normalkuntza-prozesuari bultzada bat eman eta Sanzen gobernuak gure hizkuntza-eskubideen aurka agertzen duen jarrera oldarkorra salatzeko balio behar du".

ELAk bere afiliatuei dei egiten die manifestazioan parte har dezaten; larunbateko agerraldia "euskararen alde lan egin eta beren gain konpromiso berriak hartzeko prest dauden gizarte-eragile eta talde guztiak bat egin dezaten baliagarria izango da".