ELABORADOS NATURALES

ELAk lehen enpresa-hitzarmena adostu du, 4 urtean soldaten % 26ko igoerak lortuz

ELAk lehen enpresa-hitzarmena adostu du, 4 urtean soldaten % 26ko igoerak lortuz
ELA da Funeseko zentroko lehen sindikatua; 500 pertsona baino gehiagok bertan lan egiten dute, gehienak etorkinak. Duela gutxi akordio bat lortu da Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro lehen enpresa-hitzarmena sinatzeko. Akordiora aho batez iritsi da negoziazio-mahaian, eta langileek bermatu beharko dute.

Hitzarmenak soldata-igoera handiak jasotzen ditu, 2026. urterako % 8 eta 2027, 2028 eta 2029. urteetarako % 6; gainera, KPI + % 1,5 bermatzen du. Horrela, soldatak urtean 21.000 eurotik gorakoak izango dira 2027tik aurrera. Lanaldia 1.744 ordura murriztu da, atsedenaldiak hobetu dira, plusak, aldi baterako ezintasun-osagarriak eta lanbide-kategoriak gehitu egin dira besteak beste.

Gainera, lan-erreformaren aurkako ultraaktibitate mugagabea eta blindajea izango ditu.

Enpresak 1.000 langile inguru ditu Funes, Korella eta Aguilar del Río Alhamako (Errioxa) hiru lan zentruetan, eta patata-tortillak eta zuzeneko kontsumorako prestatutako beste plater batzuk egiten ditu. Zehazki, urtero 80 milioi tortilla baino gehiago hornitzen dizkio Mercadonari.

Funeseko lantegiak 500 langile baino gehiago ditu, eta bertan ELAk du gehinegoa. Militantziak gogor lan egin du akordio hori lortzeko. Langile batzorde hori ELAko 7 ordezkarik, UGTko 3k eta CCOOko 3k osatzen dute, nahiz eta hiru zentroak kontuan hartuta, ELA gutxiengoan geratzen da negoziazio-mahaian.

Enpresa, langile gehienak etorkinak izanik, CCOOk eta UGTk Landare Kontserben Estatuko Hitzarmenean ezarritako lan-baldintza txarretatik urruntzen da. Hitzarmen hori orain arte Elaborados Naturales-en aplikatu izan da.

ELAk Funes lantegiko ordezkarien ahalegina eta konpromisoa azpimarratu ditu, negoziazio luze eta zail baten ondoren lehen hitzarmenean jasotako lan-baldintzak hobetzeko inplikazioa lortzeko.