ELAk lortu du Arabako Desgaitasunaren sektoreko lan-baldintzak Esku-hartze Sozialekoekin parekatzea

2023/07/28
Hitzarmenak, beste hobekuntza batzuen artean, urteko 1.000 eta 6.000 euro arteko soldata-igoerak dakartza 600 pertsona ingururentzat

ELAk, ordezkaritzaren % 59arekin, gaurko negoziazio-mahaian aurreakordio bat adostu du, Arabako Desgaitasunaren Arretarako sektoreko lan-baldintza ia guztiak Esku-hartze Sozialekoekin parekatuko dituena.
Besteak beste:
- Urtean 1.590 orduko lanaldia finkatzen da.
- Soldatan, 2023rako Esku-hartze Sozialeko taulak aplikatzea, hau da, 2024rako % 4,1ko igoera beti ere KPI bermatuz. Igoera horiek urteko 1.000 eta 6.000 euro arteko soldata-igoerak dakartzate enpresa eta kategorien arabera.
- ABE guztiak (bajak) % 100ean kobratzea.
- 27 laneguneko oporraldia eta lan egindako jaiegunetako lanaren konpentsazioa.
Hitzarmen honek Arabako Gizarte Esku-hartzearen eta Desgaitasunaren sektoreen arteko lan-baldintzen arrakalarekin amaitzen du. Eta enpresa-hitzarmenak eta zentroetako plantillak aktibatzeari esker izan da posible.
Lorpen horren ondoren, ELAk gogorarazi nahi du administrazio publikoek eta patronalek zorra dutela zahar-egoitzen sektorearekin ere. Akordio honek argi erakusten du posible dela horretarako borondaterik badago. ELA ez da geldituko zainketen sektore guztietako lan-baldintzak hobetzea lortu arte.