ELAk Mahai Orokorraren premiazko deialdia eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Atzo, Eusko Legebiltzarrean, Noel Danjou Ogasun sailburuak Eusko Jaurlaritzaren 2026rako Aurrekontuen ildo estrategikoak aurkeztu zituen. Bertan adierazten denez, aurrekontuak % 2,5eko soldata-igoera aurreikusten du Eusko Jaurlaritzako 115.000 langileentzat.
Sailburuak atzo adierazitakoa ez dator bat Enplegu Publikoko sailburuordeak sindikatuei joan den asteartean Mahai Orokorrak egindako bileran adierazitakoarekin. Bilera horretarako deia egin zen lan-baldintzekin lotutako neurriak jakinarazteko¨ besteak beste, Aurrekontuen Lege Proiektuan txertatu behar diren soldatak eta enplegua,
Izan ere, bilera horretan eta aurretik aurkeztutako testuetan ez da aipatzen gehikuntza hori. Egoera horren aurrean, ELAk gaur bertan eskatu du Mahai Orokorraren premiazko deialdia egitea, Jaurlaritzaren benetako jarrera eta aurrekontu horietan aurreikusitako soldata-igoera ezagutzeko.
ELAk gogorarazi nahi du azken urteotan Eusko Legebiltzarrak onartutako aurrekontuek uko egin diotela arlo horretan dituen eskumenak erabiltzeari, eta Madrilek erabakitakoa aplikatu duela. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako langileek ez dute soldata-igoerarik izan 2025ean, eta erosteko ahalmenaren galera % 8,6koa izan da 2022-2025etik.
ELAk behin eta berriz eskatu dio Eusko Jaurlaritzari sektore publiko osoko lan- eta soldata-baldintzak hemen erabakitzea eta gai horretan ere autogobernuaren benetako defentsa egitea.