osasunbidea

ELAk Mahai Sektorialean Administrazioak Osasunari buruzko Foru Legea bertan behera utz dezan borrokatuko du

2025/01/23
ELA ez zen joan 2024ko abenduaren 18ko Mahai Sektorialera, eta adierazi zuen Zuzendaritzak Osasunbidearen eta NOPLOIren izaera juridikoaren aldaketa nabarmena negoziatzea erabakitzen zuenean itzuliko zela.

ELAk hilabeteak daramatza salatzen Zuzendaritzak Osasunbidea eta NOPLOIren izaera juridikoa aldatu nahi duela. Hori dela eta, 2024ko abenduaren 18an, ELAk ez zuen parte hartu Zuzendaritzak deitutako Mahai Sektorialean. Bertan, gai erabakigarri hori alde batera utzi zen, eta Legeak azkenean Osasunbidea eta NOPLOI enpresa-erakunde publiko bihurtuko balitu ondoriorik gabe geratuko liratekeen gaiak jorratu ziren.

ELAk erakunde autonomotik enpresa-erakunde publikora bihurtzea dakarren aldaketa nabarmenaren ondorioez ohartarazi ondoren (kaleratzeak, amortizazioak, kanporatzeak, lan-baldintzen eta Nafarroan negoziatzeko gaitasunaren galera, etab.), Osasun Departamentuak Mahai Sektorialerako deialdia egin du urtarrilaren 24rako, eta Osasunari buruzko Foru Legearen gaia jaso du gai zerrendan.

Horregatik, ELA biharko mahai sektorialera joango da, eta borrokatuko du Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua ken dezaten, zeinak aurreikusten duen bertako langileak laboralak izatea (horrek dakartzan ondorio guztiekin), funtzionario izaten jarraitu beharrean, orain arte bezala.