EHUNGINTZA MERKATARITZA

ELAk Mangok egin dituen kaleratzeak eta jazarpen sindikala salatu ditu

2024/10/30
Ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko Kale Nagusiko Mango dendaren aurrean, kaleratutako bi langileak berriro hartzea exijitzeko.

ELAk azaldu duenez, joan den abenduan Bilboko Kale Nagusiko Mango dendan hauteskunde sindikalak egin zirenetik, langileak mobilizatzen eta lan eskubideak defendatzen hasi dira, ARTE patronalak inposatu nahi duen Estatuko hitzarmenaren aurka. Orduan hasi zen enpresa jarrera antisindikala hartzen ordezkarien eta langileen aurka, eta urriaren 5ean estatalizazioaren aurkako grebarekin bat egin zuten bi langile kaleratu zituen.

ELAk salatu du Mangok greba eskubidearen aurka egiten duela, baita jazarpen sindikala enpresaren partetik. Gaurko protestan eskatu dute langileak berriro ere hartzea eta jazarpenarekin amaitzea. Era berean, ELAk Auzitegietan prozesu bat irekia du helburuak lortzeko.