Iberdrola

ELAk manifestazioa egin du KPIren araberako soldata igoerak eskatzeko

2023/03/04
Mozkin errekorrak izan arren, enpresak % 0,7ko soldata-igoera baino ez du eskaintzen.

Iberdrolako langileak Bilboko kaleetara atera dira gaur erosteko ahalmena galdu dutela salatzeko, nahiz eta enpresak inoizko etekinik handienak lortu. Horretarako, manifestazioa egin dute Bilboko Kale Nagusitik Iberdrola Dorreraino.

2020ko abendutik, azken hitzarmena sinatu aurretik, ELAk hainbat mobilizazio deitu ditu salatzeko erosteko ahalmenaren galera, eskubideen murrizketa eta langile berrientzako diskriminazio berriak daudela. Mozkinen errekorra hautsi eta 2022an 4.300m € baino gehiago irabazi dituen enpresa batek ez die bere langileei erosteko ahalmena bermatu nahi, gehienez % 0,7ko soldata-igoerara kondenatzen baititu.

ELAk defendatu du hori, eta plantillak 2022ko abenduko azken hauteskunde sindikaletan berretsi du bere aldekotasuna: sindikatuari gehiengo osoa eman diol eremu horretan, % 35,71tik %51,72ra pasata. Ondoren, eta gainerako sindikatuek langile guztien mobilizazioak beharrezkotzat jotzen ez dituzten arren, ELAk kalera eraman ditu langileen aldarrikapenak. Euskal Herriko mobilizazioez gain, martxoaren 25ean Madrilera joango dira Plaza del Solen protesta egiteko eta estatuko beste Iberdrolako langileekin batera protesta egiteko.