ELAk Manu Robles-Arangiz Fundazioak Iparraldean duen arduradun Jean Noel Etxeberriren "Txetx"atxiloketa salatzen du

2008/02/06
ELAk Jean Noel Etxeberriren, Txetx, atxiloketa salatu nahi du. Etxeberri ELAren Manu Robles-Arangiz Fundazioak Iparraldean duen arduraduna da, eta Frantziako poliziak otsailaren 6an atxilotu zuen Baionan. ELAk Txetx Etxeberri lehenbailehen eta baldintzarik gabe aske uztea exijitzen du.

ELAren ustez atxiloketaren helburua Iparraldeko mugimendu abertzalea beldurtzea da; ez da ahaztu behar Txetx bertako erreferentzia garrantzitsu bat dela. Beste behin, planteamendu demokratikoen bidez herri honen gizarte-aldaketaren alde lan egiten duten lagunak kriminalizatu nahi izan da.


ELAk elkartasuna adierazi nahi die atxilotutako lagunei, eta Txetx-i elkartasun mezu bat zabaldu  nahi dio. Bestalde, ELAk dei egiten die herritarrei atxiloketa salatzeko Baionako Herriko Etxearen aurrean egunero arrtsaldeko 6,30etan deituta dagoen kontzentrazioan parte hartzeko.