ELAk metalgintzak sortzen duen aberastasuna hitzarmenean islatzea eskatu du Arabako Metaleko Mahaian

2021/04/20
Arabako Metalaren Negoziazio Mahaian (ELAk eskatuta berraktibatuta, 2020an bertan behera geratu ostean, osasun krisia dela eta), sindikatuak hitzarmenaren negoziazioari berriro ekiteko eta sortutako aberastasunarekin bat datozen hobekuntzak jasotzeko eskatu du. ELAk uste du ezinbestekoa dela negoziazio-mahaian jarraitzea eta bere iritzia partekatzea, langileen baldintzak duinduko dituen metaleko hitzarmen bat lortzeko bidean. "Arabako metalgintzek sortzen duten aberastasuna hitzarmenean islatu behar da: gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izatea (garbi) 14 ordainsaritan banatuta; soldata igoera duina; lanaldiaren jaitsiera nabarmena - gaur egun Hego Euskal Herriko altuena da -; subrogatzeko eskubidea; berdintasuna bultzatzea sektore maskulinizatu batean..."