ELAk Metro Bilbaoko lan-hitzarmen berria ez du sinatuko

2016/06/01
Hitzarmena oso eskasa da, ez baititu egiturazko postuak bermatzen (aurreko hitzarmenetan hauen aldeko borroka izan da nagusi); erabakia era arbitrarioan enpresaren nahieran uzten da, edozein berregituratze organizatibo izaten bada. Hau are larriagoa da kontutan izanik kolektibo batzutan plantilla oso urria dela.

Hitzarmenak aukera ematen du behar beste pertsona ez kontratatzeko. Egiturazko plantilla oso zalantzan geratzen da, enpresak kolektibo batzuk murriztu edo erabat deuseztatu nahi dituenerako. Gainera, azpikontratatzioa gehitzeko bidea ere ez du ixten. Negoziazio saioetan agerian geratu da zuzendaritzak honi buruzko inolako akordiorik ez duela nahi.

ELAren ustez adostutakoa ez da nahikoa, ez baita bermatzen 2010etik hona galdutako eros-ahalmena berreskuratuko denik; hitzarmen hau sinatzearen ondorioz galtzen jarraituko dugu.

Ezin da onartu ere lan-baldintza batzuren negoziazioa hitzarmena sinatu osterako uztea; sindikatu honen posizioa zen aurrez eztabaidatu behar zirela.

Beraz, hitzarmena oso kaskarra da eta ELAk ez du sinatuko; halere, adi egongo gara langileen kalterako izan daitezkeen egoerak ekiditeko.