ELAk mobilizazioak deitu ditu Bizkaiko Gizarte Ekimeneko EDE taldean

2014/03/21
EDE Taldea Bizkaiko hirugarren sektoreko erakunderik handienetakoa da (EDE Fundazioak, Suspergintza Elkarteak y St3 Elkarteak osatzen dute), eta Gizarte arloko hitzarmena aplikatzen zaio; sektoreko patronala den Gizardatzen ordezkaritza handia dauka talde honek.

EDE Taldea uneotan Lan Harremanen Kontseiluan bitartekaritza prozesu batean sartuta dago, Zuzendaritzak 2013an %7ko soldata inaplikazio bat ezarri eta 2014an enplegua suntsitu nahi dituelako.

EDE Taldeko arduradunek gutxienez 17 lanpostu kentzeko asmoa dutenez, kaleratzeak eta lanaldi murrizketak ezarriaz, eta langileen ordezkariek proposatu dituzten beste neurri batzuk aintzat hartu gabe, ordezkatuta dauden sindikatuek plantillari dei egingo diote hainbat elkarretaratze egitera, kaleratzeak egin eta lanaldia murrizteko plan hau salatzearren.

Datozen bi asteetan langileek hainbat mobilizazio egingo dute enpresa-talde honek Bilbon dituen lantoki desberdinen aurrean:

 

EGUNA

LEKUA

ORDUA

 

 

 

Osteguna, martxoak 20

BOLUNTA- Ronda z/g (5.aren parean)

18:00-18:30

Astelehena, martxoak 24

EDE TALDEA- Simon Bolivar 8b

14:00-14:30

Asteazkena, martxoak 26

BOLUNTA- Ronda z/g (5.aren parean)

18:00-18:30

Osteguna, martxoak 27

BILBOKO ATERPETXEA –
Basurtu-Kastrexana errepidea, 70

14:00-14:30