ELAk mobilizazioak eta greba deialdia egin du Barakaldoko Sanitas Egoitzan
Berriro mobilizaziotan hasteko zioa hauxe da: Sanitasko Zuzendaritzak ez duinolako borondaterik erakutsi egoitza honetan lan egiten langileen (100 baino gehiago) lan baldintza duinak bermatzearren. Aldi berean, segurtasun eta lan osasun alorretan gertatzen ari diren akats larriak ere salatu behar dira.
Zuzendaritzaren jokaerak kalte bizia egiten die langileei eta egoitzan bizi direnei.Egoera behin eta berriro salatu dute langileek, 15 greba egun eta mobilizazio ugari eginaz, eta erabiltzaileen familiakoek ere. Salaketek ez dute enpresaren erantzunik merezi.
Borondate eza eta ohikoak diren irregulartasunak agerian geratu ziren, berriro ere, urriaren 2an Barakaldoko Egoitzan izandako sutea gertatu zenean: egoitzaren erabiltzaileek eta langileek kalte larriak jaso zituzen.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiaren pasibitate eta arduragabekeria salatzen du ELAk. Aldundiaren ardura da empresak kalitateko zerbitzua eman dezala bermatzea, lan baldintza duinak ziurtatuz eta segurtasun eta lan osasuna alorrean bete beharreko legea egoitza honetan ere bete dadila egiaztatuz.