TELESONIC – EUSKALDUNA
ELAk mobilizazioak eta greba deitu ditu urriaren 16, 17 eta 18rako hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko

Telesonik, ikus-entzunezko proiektuetan zerbitzua emateko Euskalduna Jauregiak azpikontratatutako enpresa da. Plantilla 35 langilekoa da, ELAk ordezkatutzen duena, eta Euskalduna Jauregian soilik ematen dute zerbitzua.
Administrazio publikoak, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak, pribatizatzearen alde egiten duen beste zerbitzu publikoa da, eta horrek lan baldintzak okertzen ditu.
Telesonic-en hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira, eta negoziazioa blokeatuta dago, enpresak aldi baterako ezintasunaren osagarriak okertu nahi dituelako, langileei gaixotasun egoeren erabilera okerra eta negozioa egitea leporatuz.
Langileek elkarretaratzea egin dute Euskalduna Jauregiaren aurrean, eta greba egingo dute 2024ko urriaren 16, 17 eta 18an, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko. Enpresak ez badie uko egiten proposatzen dituen murrizketei, mobilizazio mailak gora egingo du.
ELAk eta langileek argi dute ez dutela murrizketarik negoziatuko, are gutxiago absentismoari buruz irekitzen ari den eztabaida interesatu bati estaldura emateko. Eztabaida horrek gaixotasun egoeran dauden langileak kriminalizatzea baino ez du bilatzen.
Telesonic-eko langileek greban egin zuten aurreko hitzarmenean, enpresa negoziatzera eta hitzarmena sinatzera behartuz, eta orain ez diete uko egingo lortutako eskubideei.