Bizkaiko eraikuntza
ELAk mobilizazioekin jarraituko du egindako bi greba egun arrakastatsuen ondoren
2023/06/30

Aste honetako bigarren greba eguna da gaurkoa. ELAk, sektoreko ordezkaritzaren %32,75 izanik, ez du KPItik beherako soldata igoerarik onartuko.
Bizkaiko eraikuntza sektoreko langileek beste greba egun bat egiten ari dira gaur. ELA pozik dago Bizkaiko Eraikuntzako lantokietako grebaren jarraipenarekin. Ekainaren 9 eta 29an egunetan bi greba egun egin ondoren, sektoreak berriro ere mobilizazio eta grebarekin erantzun dio Patronalaren proposamenari.
Izan ere, ASCOBI patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen du, eta ez ditu soldatak ez beste hobekuntzarik ezarri nahi. Hori horrela izanik, ELAk mobilizazioaren alde egingo du patronalak hobekuntzak proposatu arte.