ELAk mobilizazioen alde egingo du Bizkaiko Aldundian

2012/11/20
ELArentzat onartezina da Bizkiako Aldundiak Gabonetako aparteko ordainsaria kendu izana. 2013ko uztaileko ordainsaria urtarrilera eta abendukoa uztailera aurreratzea iruzur hutsa da. ELAren esanetan, “hauteskundeen aurretik murrizketarik egingo ez zutela zioten bitartean Madriletik etorritako agindua oso-osorik beteko dutela diote orain”.

ELAk ohartarazten du Elkarkidetzarako ekarpenak egiteari utzi egin diola Aldundiak eta “ez duela adierazi zertan erabiliko duten Elkarkidetzari eman ez dioten diru kopurua. Aurrekariak ikusita, baten batek sinesten du inoiz kopuru hori jasoko duenik?”.

ELAko atal sindikalak murrizketa berri hauen aurkako mobilizazio proposamena egingo die gainontzeko sindikatuei.