ELAk mobilizazioetarako deia egin du Gipuzkoako eraikuntzan

2007/04/03
Gipuzkoako eraikuntza alorreko mahaia bildu da apirilaren 4an Donostian, inolako aurrepausurik emateke. Mahai negoziatzailea osatzen duten lau sindikatuek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) proposamen bateratua egin dute, baina ADEGIk ez die jaramonik egin.

Gauzak horrela, ELAk mobilizazioetara jotzeko beharra ikusi du eta gainontzeko sindikatuei protesta ekintzetara jotzeko proposamena egin die. ELAren iritziz ADEGIk ez du akodiora iristeko asmorik eta ez dago beste irtenbiderik gatazka honi buelta emateko.