ELAk Moderna Plana desegitea exijitzen du

2013/11/07
Nafarroako Comptos Ganberak egiaztatu duen moduan, ELAk onartezintzat jotzen du zerbitzu eta diru publikoen kudeaketa fundazio pribatu baten eskuetan izatea. ELAk CEN, UGT eta CCOO erakundeen partaidetza salatu nahi du, UPNren Gobernuarekin, PSNrekin eta Opus Deirekin batera, beraien interesak betetzeko eta Nafarroa “bezerotasunetik” eta “txiringitoen” bitartez kudeatzen jarraitzeko.

ELAk beti defendatu du zerbitzu eta diru publikoaren kudeaketa Administrazio Publikotik egin behar dela, eta honek jasaten dituen kontrolekin. Zentzu honetan Comptosek Moderna Fundazioa “publiko izan beharko lukeela” dio, bere “helburuak eta finantziazioa publikoak direlako”.

Baita ere Fundazio honen aurrekontua diru publikotik bakarrik etorria izan dela adierazten du. Plan hau egin zutenean diru publikotik bakarrik ez zela hornituko esan zutenean gezurra zela ondorioztatzen da alde batetik. Eta bestetik, fundazio pribatu bati dirua emateko aurrekontuetako beste partida bati diru publikoa kentzen ari zaiola.

Gainera Comptosek “Moderna Zigilua” ematen zaien proiektuei segimendu handiago egiteko ere eskatzen du. Hau ezinbesteko baldintza da enpresek BEIren kredituak eta Sodenaren abalak (biak ere publikoak) jaso ahal izateko, eta fundazio pribatu batek kudeatzen du bere irizpideen arabera.

Beste alde batetik, Comptosek esan du ezin duela orain arte fundazioak egin duen lanaren inguruan iritzirik eman. Beraz, ez da frogatzen Plan honek inongo onurarik dakarrenik, hau sortu eta bertan partaide direnentzat izan ezik.

ELAk CEN, UGT eta CCOO erakundeen partaidetza salatu nahi du, UPNren Gobernuarekin, PSNrekin eta Opus Deirekin batera, beraien interesak betetzeko eta Nafarroa “bezerotasunetik” eta “txiringitoen” bitartez kudeatzen jarraitzeko.

ELAk gogorarazi nahi du Moderna Planarekin Administrazio Publikoa ordeztu nahi izan dela interes pribatuen aldeko kudeaketa egiteko. “Funtzionarien betirarteko izaera kentzeko” edo fiskalitatearen eztabaida Plan honetara eramateko saiakerak, Modernaren benetako helburuen adibide garbiak dira.

Hau guztiagatik, ELA Moderna Planaren berehalako desegitea exijitzen du.