ELAk Montrealen (Québec) izandako mintegi batean parte hartu du, Latinoamerikako sindikalismoa eta nazioarteko solidaritate sindikala aztertzeko

2013/06/24
ELAk Montrealen (Québec) izandako mintegi batean parte hartu du, Latinoamerikako sindikalismoa eta nazioarteko solidaritate sindikala aztertzeko
ELAk Québecen parte hartu duen mintegi honekin zen berez amaitzekoa “Honduras eta Nikaraguako langileentzako solidaritate gaitzea” izeneko proiektua; beronek 3 urte iraun du, eta Québeceko CSN eta Alternativesek ELArekin batera landu dute, Hondurasko Central Unitaria de Trabajadores eta Nikaraguako Central Sandinista de Trabajadores sindikatuekin; halaber, proiektuak Brasilgo CUTen lankidetza ere izan du.

 

Ekainaren 19 eta 20an hiru urteotako lankidetzaren emaitzak aztertzeaz gainera, bileran datozen bi urteetarako ekintzak erabaki dira, izan ere, proiektuak luzapena izango baitu.

Jacques Letourneau CSNko presidenteak nabarmendu egin du ELAk eta CSNk Latinoamerikan egiten duten elkarlanaren garrantzia; Laura Gonzalez de Txabarrik, ELAren izenean, aipatu du zenbateko balioa duen nazioarteko solidaritateak, batik bat sindikalismo autonomoa bultzatzera bideratzen denean, horrela langileen eskubideak munduko edozein lekutan defenditzeko gauza bilakatzen baita.

Bilerarekin batera konferentzia publiko bat ere izan zen, Europan eta Latinoamerikan sindikalismoak bizi duen egoera jorratzeko. Bertan hartu zuten parte ELArekin batera Brasilgo CUTek eta CSA Hego Ameriketako konfederazioak, Québeceko CSNren koordinaziopean.