ELAk salatzen du Murgiako Lanbide Heziketa institutuko prekaritate egoera

Pertsonal eta baliabide falta bizi du ikastetxeak kurtsoa hasi zenetik. Hezkuntza Sailak entzungor jarraitzen du.
Murgiako Lanbide Heziketako institutuan langileak eta baliabideak falta dira ikasturte hasieratik. Egoerak 2022ko ekainean du abiapuntua, Murgiako Lanbide Heziketa eta DBH banatu zirenetik. Geroztik, administrazio publikoak ez du inolako trantsiziorik egin, eta irailean, kurtso hasieran, denetariko arazoekin egin dute topo Murgiako Lanbide Heziketako hezkuntza-komunitateko kideek.
Alde batetik, eskolan langileak falta dira: ez dago atezainik eta baja egoeran dagoen administraria ordezkatzeko pertsonarik ez da bidali. Hori dela eta, irakasleek beraiek kudeatu behar izan dituzte ikasleentzako bekak, eta gainerako kudeaketa administratibo lanak geldirik daude. Bestetik, baliabide materialen urritasuna ere nabaria da. Izan ere, 115 ikasleentzako 20 bat ordenagailu baino ez dago eta irakasleek ere eurenak eraman behar izan dituzte
hainbat kasutan. Horrez gain, biltegi baten itxura duen irakasle gelan, ez dago altzaririk materiala antolatu ahal izateko, eta konexiorik gabeko fotokopiagailu txiki bat baino ez dago Lanbide Heziketa guztirako. Ekonomikoki ere ez dago hornidurarik eta irakasleek dirua aurreratu behar izan dute materiala erosteko. Hori gutxi balitz, diru aurreikuspen falta dela eta, ezingo dute berogailurik piztu edota ikasgaiak garatzeko ezinbestekoa duten makineria martxan jarri, ezin baitute erregairik ordaindu.
ELA Hezkuntza Sailarekin harremanetan jarri da eskolari baliabideak bidera diezazkion, baina ez du erantzunik jaso. ELArentzat Murgiako ikastetxeko egoera larria eta onartezina da eta garbi adierazten du Eusko Jaurlaritzaren utzikeria ikastetxearekiko eta hezkuntza komunitatearekiko, hezkuntza publikoaren prekaritate egoera berriro ere agerian utziz.
Tratu txar instituzionalaren ondorioz, irakasleak gainezka dabiltza, ezintasunak eta estresak jota, eskolak aurrera eramateko ezinbestekoak diren baliabiderik gabe. ELAk ez du onartuko irakasleak horrelako baldintza prekariotan lan egitera behartzea. Hezkuntza Sailari egoera berehala konpontzeko galdegiten dio. Epe motzean aurrera pausurik ez badago, ELAk mobilizazioak sustatuko ditu.