ELAk MUSIKAKO ERANSKINA SINATU DU

2004/01/16

"MUSIKAKO LANGILEOK IRALEN PARTE HARTZEKO ESKUBIDEA LORTU DUGU"

Luze jo du 2003ko Musika Irakaskuntzako Eranskina. Mobilizazioak ere egin behar izan ditugu. Baina azkenik izenpetzea lortu dugu. Hona hemen akordioa:

1. %4,7ko Soldata igoera 2003an.
2. Urteko 1.280 lanordu, horietatik 15 eskolaz kanpokoak izango dira.
3. Ikasketetarako laguntzak. 74. artikulua moldatu: Musikako ikasle batek bere errendimento eskasagatik ez badu ikasturtea gainditzen, hurrengo ikasturtean ez du aukerarik izango musika ikasketetarako dirulaguntzak eskuratzeko.

Bestetik musikako langileok irakastorduz kanpoko ikastaroetan, IRALEren bidez euskalduntzeko eta alfabetatzeko eskubidea lortu dugu. Azken urteotan ELAk bultzatu duen aldarrikapena izan da hau ELAren ustez ezinbesteko urratsa da beharginok euskalduntzeko.