arrantza ikuskariak eae

ELAk nabarmendu du %100ko jarraipena greba mugagabean

2025/03/17
ELAk kritikatu du Administrazioak ez duela akordiorik lortzeko urratsik egin, bi asteko greba mugagabearen ondoren.

Estatuko Administrazioko arrantza ikuskaritzaren sektoreak greba mugagabean jarraitzen du martxoaren 3tik, ELAk eta CCOOk deituta. Jarraipena erabatekoa izaten ari da EAEn, % 100ekoa bigarren astean ere, nahiz eta Administrazioak gehiegizko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituen. Hori salatu du ELAk, eta legez kanpokotzat jotzea espero du. Era berean, ELAk kritikatu du grebaren lehen bi asteetan Administrazioak ez duela gatazka amaitzeko borondaterik erakutsi.

ELAk ohartarazi du grebak eta mobilizazioek jarraitu egingo dutela kolektiboaren aldarrikapenak entzun arte, eta horrek kalte egingo diola arrantza sektoreari, ikuskatzaileen presentzia behar baitu:

Martxoa oso garrantzitsuak dira Kantauri Itsasoko arrantza flotarentzat, Antxoa eta Berdela kanpainen hasierarekin bat egiten baitute, eta bi arrantzaleku horiek berebiziko garrantzia dute sektorearentzat. Hori dela eta, ikuskapen jarduera eraginkor bat funtsezkoa da. Hala ere, martxoko lehen bi aste hauetan, antxoaren harrapaketen % 0,6 eta berdelaren harrapaketen % 5,3 baino ez dira ikuskatu portuan.

Aste osoan zehar, arrantzako ikuskatzailerik ez egotearen ondorioz, ez dira egin atzerriko herrialdeetako ontziei egin beharreko derrigorrezko ikuskapen batzuk, atungorriaren haztegien funtzionamendua atzeratu egin da, eta legez kanpoko deskargen sektorearen hainbat salaketa jaso dira, hala nola Cadizko Golkoan arrain heldugabea deskargatzea, edo Galiziako portuetan deklaratu gabeko antxoak deskargatzea.

Gauzak horrela, ELAk Estatuko Administrazioari exijitzen dio egoera konpontzeko bidean negoziazioak ireki ditzala. Bien bitartean, grebak aurrera jarraituko du eta datozen egunetan, ELAk mobilizazio gehiago deituko ditu.