ELAk Nafarroako aurrekontuen politika salatu du

2008/12/23
ELAk gogor salatu du Iruñan egindako agerraldian Nafarroako Gobernuak aurrekontu errealak murriztu izana. Ekimenean Adolfo Muñozek, idazkari nagusiak, Mitxel Lakuntzak, Nafarroako koordinatzaileak, eta Iñaki Zabaletak, azterketa bulegoko kideak, hartu dute parte.

Muñozek azpimarratu duenez, "ez da onargarria krisi egoera honetan, ekimen publikoa gehien behar denean, aurrekontu erreala murriztea". Gauzak honela Nafarroako Ogasunak diru gutxiago bilduko du; Ondarearen Zerga kendu izana da horren arrazoietako bat. "Ondarearen Zerga kendu izanak 70 milioi euro gutxiago biltzea ekarriko du". Bestalde gogor kritikatu dute zerga-sistema aldatu izana. "Aurrerantzean ere errenta altuenei laguntzen jarraituko dute".ç

Azterketa Bulegoaren txostena (Azterketak 13)