ELAk Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren egoitzarako emandako diru laguntza salatu du

2006/12/19
Nafarroako Gobernuak, UPN eta CDN-ren aldeko bozekin eta PSNren onespen tazitoarekin, 318.000 euroko diru laguntza onartu du Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren egoitza berrirako. ELAk Nafarroan duen arduradun Mitxel Lakuntzak gogor kritikatu du erabakia.

"Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren higiezin-ondarea handitzeko diru publikoaren egindako dohaintza hau eskandalu bat da". Lakuntzak azpimarratzen duenez, patronalak badu Lan Ministeritzak kudeatzen duen metatutako ondarearen lagapenean parte hartzeko aukera. "UPN eta CDN alderdiek egin dutena, beste zerbait da: enpresariek Nafarroako gobernuari ematen dizkioten laguntzak eta zerbitzuak saritu nahi izan dituzte. Nafarroako herritarrek behar asko dituzte egun. Ez dago zertan, beraz, aberatsenei ordezkatzen dien erakunde bati diru laguntzak eman beharrik, premia larriak daudenean".