ELAk Nafarroako Gobernuak enpresa publikoetan ekindako enplegu suntsiketa gaitzesten du
ELAk Nafarroako Gobernuak enpresa publikoetan ekindako enplegu suntsiketa sutsuki gaitzesten du. Gastuak mozteko beharraren aitzakiari helduta, ehunka langileen kaleratzeak izango dira. Errealitateak ordea argi uzten du urteetan zehar Nafarroako Gobernuak eraikitako adiskidekeria sarearen eraginkortasun falta langile hauek pairatu beharko dutela. Halaxe erabaki baitu Gobernuak.
Izan ere, kaleratzeek urteetan zehar kontsolidaturiko jardueretan ari diren enpresei eragingo diete batik bat (Gestión Ambiental, Tracasa, ITG Agrícola y Ganadero eta abar). Bitartean, Nafarroako Gobernuak bere goi mailako karguen prebendak babestu eta administrazio kontseiluetan politikariak kokatzen jarraitzen du.
Horregatik guztiarengatik, ELAk parte hartzen du langile hauen mobilizazio guztietan. Hori baita, egoera aldatzeko aukera bakarra. Gauzak horrela, ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio kaleratze prozesu guztiak bertan behera utzi ditzala eta sektore publikoaren berrantolatzea administrazio kontseilu eta kargu publikoekin has dezala.