ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio errelebo-kontraturako eskubidea berma dezala

2013/03/27
ELA sindikatuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio lan-legepeko langileen erretiro partzialerako eta errelebo-kontraturako eskubidea berma dezala. Aukera hau, alegia, 2011ko abuztua baino lehenagoko indarrean zegoen legediari heldu ahal izatea irekita dago orain.

Beti ere, horrela egin ahal izateko, langileen eta kontratatzaileen arteko hitzarmena ezinbestekoa da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak lege baldintzak betetzen dituzten langileen zerrenda eman behar du, dagokion hitzarmena apirilak 15a baino lehen erregistratu ahal izateko. Horregatik, eta epea hain motza izanik, ELAk Gobernuari bilera bat egiteko eskaera luzatu dio, baina oraindik ez dugu erantzunik jaso. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak lan-legepeko langile asko bide hau hartzeko aukerarik gabe utziko ditu.