ELAk Nafarroako oinarrizko errentarekin negozioa egitea gaitzesten du

2009/09/21
Sindikatuarentzat oso larria da UGT eta CCOO sindikatuek euren diru iturriak eskubide sozialen gainetik jartzea.

Oinarrizko errenta, ELAk gogorarazten duen moduan, lan errentarik ez dituztenentzako eta bestelako diru-sarrerak oso murritzak dituzten pertsonentzako prestazioa da, kontutan izanik, gainera, egungo krisiak egoera hauek ugaritzen dituela.

Sindikatuak hiru ondorio nagusi ateratzen ditu UGT eta CCOO sindikatuek egindako planteamendutik:

            1.- Oinarrizko errenta jasotzeko baldintza gehiago ezartzea suposatzen du, honen eskuratzea zailduaz.           

            2.- Planteamendu honek ez ditu errentaren zenbatekoa, baldintzak edota jasotzaile kopurua hobetzen, egungo egoera oso larria den arren.

            3.- UGT-k eta CCOOek benetan nahi dutena, egun Administrazioaren konpetentzia den prestazio sozial bat, beraien “lanbide-heziketara” bideratzea da.

ELA-ren ustetan, oinarrizko errentaren eztabaidaren gakoa, honen egoera hobetzera bideratu behar da, egungo oinarrizko errenta ez baita nahikoa inondik inora ere. Egun, ez da Eskubide Unibertsala, eta gainera, diru sarrera honek ez du balio hau jasotzen duten pertsonei bizitza duina, burujabea eta kalitatezkoa bermatzeko.

Honela, ELA-ren iritziz ez dira oinarrizko errentaren eta lanbide-heziketaren eztabaidak bateratu behar, honek oinarrizko errenta baldintzatzea suposatuko bai luke, eta lanbide-heziketaren berezko izaeraren galera ekarriko lukeen bezala.

Sindikatuaren ustetan, lanbide-heziketa gai nahiko garrantzitsua da erakunde publikoek kudeatu, eman eta koordinatzeko, hezkuntzaren beste arlotan egin ohi den bezala. Orain arte egiten denaren justu kontrakoa. Izan ere, egun, lanbide-heziketa UGT eta CCOO sindikatuek heziketa honek sortzen duen dirutza kudeatzeko duten interesaren menpe dago, eta kalitate eta eskaintza eskasa dute. Gainera, lan munduko zenbait arlotan egoteko ematen dien erraztasunaz gain.

ELA-k politika sozialak egitearen alde dago, are eta gehiago egoera larriak handitzen doazen krisi egoera honetan, fiskaltasuna errentaren banaketa justuago batetara bideratuaz, eta pobreziaren muga gainditzen duen errenta sozial bat sortuaz. Borondate politiko kontua besterik ez da: bai diru-bilketa, baita gastu soziala handitzea, Nafarroako Gobernuaren esku dago hein handi batean.