ELAk Nafarroako zaindariek uda kobratzeko eskubidea bermatzen duen Auto judiziala irabazi du

2017/03/09
Nafarroako eskoletako zaindariek (behar bereziak dituzten umeak atenditzen dituztenak) uda kobratzeko eskubidea dute. Hala ondorioztatu du ELAk irabazi berri duen epaiketako Auto judizialak. Horren berri eman du gaur sindikatuak.

Iruñean duen egoitzan, horren ezaugarriak azaltzeko. Esan beharra dago aitzindaria den Auto baten aurrean gaudela: alde batetik, beste inork eraman ez duen gaia delako; bestetik, hezkuntzan lan egiten duten geletako zaindariek uda kobratzeko erretroaktibitatea lortu delako.

Gaur Iruñeko egoitzan prentsaurrekoa eman dute ELAko zerbitzu publiko eta judizialek irabazitako Auto honen ezaugarriak azaltzeko. Oso Auto aitzindaria da, beste inork eraman ez duen gaia baita eta hezkuntzan lan egiten duten zaindariek uda kobratzeko erretroaktibitatea lortu baita.

42/2016 Foru dekretuak onartzen du eskubide hori bai irakasleentzat eta bai zaindarientzat 2015/2016 ikasturtetik aurrera. Irakasleentzat, ordea, 4 urteko erretroaktibitatea lortu zen, baina zaindarientzat ELA izan da epaitegira eraman duena kasu pilotoa eta irabazi duena.

Kontuan izan behar da oso kolektibo feminizatu eta prekarizatua dela. 200 bat langile duen zerbitzu honen %65a behin-behinekoa da; kontratazioaren gehiengoa ez da jardun osokoa eta askotan, 4 ordu baino gutxiago lan egin arren egunean, bai goizez eta bai arratsaldez lan egin behar izaten dute.

Auto hau lan-baldintzen hobekuntzan aurrerapausoa da, eta langileak animatzen ditugu ELAra hurbiltzera erreklamazio hauek bideratzeko.