ELAk "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" manifestazioarekin bat egiten du

2010/05/13
ELA sindikatuak, hainbat eragilek eta elkartek, Maiatzaren 15erako, Iruñean deitutako manifestaldirako, atxikimendua adierazten du eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.

ELAk Nafarroan euskaraz bizitzeko dugun  eskubidea aldarrikatzen du, eta, era berean,  Nafarroako Gobernuari euskararen aurkako politika zentzugabea bazter dezan eskatzen dio.

ELAk, berriz ere, Euskararen Legearen indargabetzea eskatzen du. Lege honetan oinarritzen diren erregulazio eta arauak euskara mugatu eta ahultzeko erabiltzen dira, gero eta handiagoa den gizartearen eskaera oztopatu nahian.

Horregatik guztiarengatik langileria eta gizartea animatzen dugu “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” lelopean hilaren 15eko manifestaldian parte hartzera.