ELAk negoziazio kolektiboaren inguruko jardunaldia antolatu du urriaren 7rako Gasteizen

Negoziazio kolektiboa indartzeko sindikalizazioa landu. Hori izango da ELAk urriaren 7rako Gasteizen antolatu duen jardunaldiaren leloa. Mezu zuzena, argia, baina ondo ulertzea ezinbestekoa dena. Izan ere, gure eskubideen kontrako erasoak gero eta bortitzagoak diren honetan, ezinbestekoa da sindikatua indartzea.

ELAk Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak egun horretan antolatzen duen Lan Duinaren Nazioarteko Eguna baliatu nahi du hau guztiaz hausnartzeko. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da Gasteizko Ogeta pilotalekuan; ekitaldia eta gero manifestazio batek Ogeta eta Correos plaza lotuko ditu.

Ekitaldi honetan Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak eta Joseba Villarreal eta Mikel Noval, negoziazio klektiboko eta arlo sozialeko arduradunek hartuko dute parte.