ELAk normalizazio politikoaren alde mugitzeko eskatu die Espainia eta Frantziari

2011/10/28
Adolfo Muñoz “Txiki” eta Amaia Muñoa, idazkari nagusia eta idazkari nagusiaren ondokoak bilera izan dute Patxi Lopez Lehendakariarekin Ajuria Enean, ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri duela lehendakariak deitu duen bilera errondaren barnean.

Muñozen esan du Espainiako eta Frantziako gobernuek "berehala" neurriak hartu beharko lituzketela  espetxe politikan, "salbuespeneko legedian" eta "biktima guztien" aitortzan. Euskal presoak gerturatzeko, Parot doktrina kentzeko edota Sortu legeztatzeko eskatu du.

Muñozek azaldu du ETAk bete duela Nazioarteko Konferentziako ebazpenak berari buruz dioena, eta orain gobernuen txanda dela. Halaber, euskal herritarren erabaki eskubidearen gaia ere jorratu behar dela iritzi dio. Harekin batera, Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusiaren albokoa izan da.