ELAk Nueva Futuroren zuzendaritzak langileei egindako xantaiak salatu ditu

2006/12/12
Ehun bat lagunek Nuevo Futuro enpresako zuzendaritzak langileei egindako xantaiak salatu ditu gaur eguerdian, abenduak 12, Bilbon eginiko kontzentrazioan. Zuzendaritza aspalditik dabil xantaia eginez langileei, baina azkenaldian arazoak handitu egin dira.

Irailean enpresak langileen %50a kaleratzeko asmoa azaldu zuen, eta horretarako Enplegu Erregulazio Espediente bat aurkeztu zuten. Lan Sailak EEEa onartu ez zuenez, langileen aurkako erasoak hasi zituen. Eraso horien helburua langileek dagokien kalte-ordaina kobratu gabe lana uztea da.