Euskalduna Jauregiko aparkalekua

ELAk Onlyparking azpikontratak egindako kaleratzeak epaitegira eraman ditu

2023/02/16
Onlyparking enpresak bi langile kaleratu ditu eta ez ditu beste bi ez ditu subrogatu parkina kudeatzen hasi eta egun gutxira, esleipenerako baldintzak bete gabe. Langileek elkarretaratzea egin dute Euskalduna Jauregiaren aurrean, Maria Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru Diputatuak ekitaldi batean parte hartzen duela probestuz.

Onlyparkingek, abenduaren 30etik Euskalduna Jauregiko aparkalekua kudeatzen duen Cadizko enpresak, ez ditu parkingaren garbiketako bi langileak subrogatu, eta plantillako bost langileetatik bi kaleratu ditu, esleipeneko baldintza agirian ezarritakoa bete gabe. Kaleratze horiek enpresaren etekina handitzeko dira, beste hiru pertsona kontratatu baititu lan baldintza okerragoetan.

Euskalduna Jauregia, bestalde, ez da bere erantzukizuna bere gain hartzen ari, kaleratzeak enpresa pribatu batek egiten dituela argudiatuz eta enpresa hori Jauregiak berak kontratatu duela eta kontratazio baldintzak urratzen ari dela alde batera utziz.

Egoera horren aurrean, langileek elkarretaratzea egin dute Euskalduna Jauregiaren aurrean, Maria Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko Foru Diputatuak ekitaldi batean parte hartuko duela probestuz.